Informazioa
FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA
Ikastaro hau literatur kritika feministaren teorian eta praktikan trebatzeko sortua da. Horretarako, literatur kritikak dituen tresna ugariak emakume musulmanen literaturak aztertzeko erabiliko ditugu. Islam esparruan emakumeak egunean sortzen ari diren literaturak euskaraz ezagutzea, irakurtzea eta komentatzea da proposatzen duguna.
Poesia, autobiografiak, ipuinak, errelatoak, komikiak edo eleberriak ekarriko ditugu. Era berean, tradizioa, zapia, dotea, gatazkak edo lekualdatzea bezalako gaiak, emakumeen ikuspegitik azalduak. Islamaren barruan emakumearen egoera konplexua eta askotarikoa dela azpimarratuta, guzti horrek literatura islamikoa bere benetako nortasun eta aberastasunean aztertzeko aukera emango digu.
HELBURUAK
- Literatur kritika feminista ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
- Literatur kritika feministaren proposamen teoriko eta praktikak era erreza eta hurbilean ikastea.
- Emakume musulmanen egoera politiko-kulturala eta literarioa ezagutzea.
- Emakume musulmanen literatura ezagutzea eta komentatzea.
- Euskaraz irakur daitekeen bibliografiara hurbiltzea.
- Ahozko literaturan hasita, emakume musulmanen testu literario ezberdinak aztertzen ikastea.
- Emakumeen Literatura era kritiko irakurtzeko erizpideak lortzea.
HARTZAILEAK
Ikastaro hau herrialde islamikoetan emakumeen literaturetan interesa duten pertsonentzat pentsatuta dago.
Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutzarik izatea.
METODOLOGIA
Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.
Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.
EGUTEGIA
Iraupena: 15 ordu (12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo).
Datak: Asteazkenetan.
2026ko urriak 28.
2026ko azaroak 4-11-18-25.
2026ko abenduak 2.
Ordutegia: 17:30-19:30.
ESKAKIZUN TEKNIKOAK
Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download
PREZIOA
Ikastaro hau doakoa da.
MATRIKULA IREKIA
Beharrezkoa da “Izen-ematea” atalean dagoen formularioa betetzea.
HIZKUNTZA
Euskara.
DATAK
Hasiera data:
2026ko urriak 28.
Bukaera data:
2026ko abenduak 2.
Orduak: 15.
______________
Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.