Emakumeen literaturak herrialde islamikoetan

Antolatzailea:

uned bergara

Babeslea:

logo EJ

%100 online

}

Web plataforma 24 orduz eskuragai

Etengabeko tutoretza

Egitaraua – 15 ordu

1. Ikastaroaren edukien eta metodologiaren aurkezpena.

  • Genero-ikasketak eta Literatur krítika feminista: oinarriak.
  • Islamiar kultura ulertzeko hitz gakoak: Koran, Xaria, Hadizeak, Sunna.
  • Islamiar munduko korronte feministak.

Saio honek landuko dugun emakumezkoen literatura-mundua kokatzeko eta interpretatzeko gakoak emango dizkigu. Metodologia eta esparru teorikoa erakusten ditu: Islameko kulturak zein literaturak, eta teoria eta praktika feministak.

2. MAXREK (Ekialdea): Egipto, Siria, Libano, Jordania, Palestina, Irak, Iran.

  • MAXREKeko kulturak eta literaturak.
  • Itzulpenen bila: https://ekarriak.armiarma.eus/
  • Ahozko literaturak: Xerezade: Mila gau eta bat gehiago.
  • Fikziozko testu narratibo bat aztertzeko tresnak.
  • Ipuinak aztertzeko tresnak.
  • Ahozko testigantzetatik literatura idatzira. Autobiografia lagunduak: Nojud Ali (Yemen) eta Nadia Ghulam (Afganistan)

Saio honek, irizpide geografiko bati jarraituz, ahozkotasuna literatur genero gisa aztertzen du, ekialdeko literaturetan kritika literario feministaren tresnetatik sartzeko. Era berean, ahozkotasunetik idazketarako urratsa aztertzen du.

3. Poesia esta narrazio grafikoak.

  • Maxrekeko zenbait poeta; Hoda Ablan (Yemen)
  • Gorputzak, desirak eta erotikak: Hahan Al-Xahik (Libano), Nawal Al- Saadawi (Egipto), Joumana Haddad (Libano) eta Forugh Farrojzad (Iran).
  • Gorputzak iruditan. Marjane Satrapi (Iran): Persepolis.

Saioak eskualdeko literatura-genero handienetako batera hurbiltzen gaitu, poesiara. Gorputza borrokarako eta autodeterminaziorako gune gisa, eta poesia emakumeen nahien eta aldarrikapenen adierazpen gisa. Baita komiki-irudietan ikusi eta aztertuko dugu ere.

4. Gatazkak armatuak eta literatura. Literatura-sistemak nola eraldatzen diren.

  • PALESTINA: Nakba-ren eragina literatura-genero guztietan.
    Samira Azzam, Qissat, Adania Shibli: Errelatoak.

Maxreb gatazka politiko gogor eta korapilatsuek jota dago, okupazioekin, gerrekin eta mota guztietako indarkeriekin. Horrek eragin handia izan du herrialde guztietako literatura-sistemetan. Sakon aztertuko dugu, Palestinako emakumeen literatura arakatuz.

5. MAGREB (Mendebaldea) Maroko, Mendebaldeko Sahara, Aljeria, Tunisia, Libia, Mauritania.

  • Fatima Mernissi: Terraza debekatua (Autobiografia)
  • Lina Ben Mhenni- Tunisian girl. (Blog)

Saio honetan hausnartuko dugu Mendebaldeak, Europak batez ere, nola begiratu eta islatu duen islama (orientalismoa), eta nola hartzen duten hitza nahiz kaleak klase sozial eta garai nahasi desberdinetako emakumeek.

6. Lekualdatuak: Emakume migratuak, errefuxiatuak, erbesteratuak.

  • Saharako emakumeen literatura. Abestiak, poemak eta lekukotasunak.
  • Najat Al Hajmi: Azken patriarka (Eleberria)

Azken saio honetan, emakume musulman desplazatuen literatura ezagutu eta aztertuko dugu: zein ezaugarri, literatura-genero eta gai diren ohikoenak. Emakumeen borroka beren kulturen kontrolaren aurrean, eta helmugako herrialdeetan (Euskal Herria barne) dituzten estereotipoak aztertuko ditugu.

Josune Muñoz

Josune Muñoz San José

Bilbon, 1967 urtean jaioa, euskal filologoa eta Genero-ikasketan zein ikerketetan aditua da. 2004an SKOLASTIKA Literatur zerbitzuak sortu zuen Bilbon, emakumeen literaturan eta komikietan espezializaturiko kulturgunea, Bizkaiko Foru Aldundiko berdintasun arloan ematen den, 2022ko BERDINTASUNERAKO ZIRGARI SARIA jaso zuen, eta 2025ean Euskal komikigintzan eginiko lanagaitik 23. Getxoko Komiki azokako omenaldia jaso du

Mendebaldeko zein Afrika, Asia eta Ekialde Hurbileko emakumeen literaturak izan dira bere ikerlerro nagusiak. Emakumeen hitzen inguruan aritzeaz gain, emakumeen begiradak eta sortzen dituzten irudiak izan ditu ikergai. Eta ondorioz, emakumeen album ilustratuak, autobiografía grafikoak, komikiak eta erotikak landu ditut azken urteotan. SKOLASTIKAn emakumeen literaturak eta komikiak gordetzen dituen liburutegi eta komikteka daude.

Artikulu ugari idatzi ditu eta estatuko nahiz nazioarteko unibertsitateetan aurkezpenak egitera gonbidatu dute. 2022-23 ikasturtean zehar Batxillergoko euskal literatura esku-liburu berriak prestatu zituen.

SAREINAK taldeko kidea da; egitasmo horrek literatura, feminismoa eta euskara uztertzen ditu. Sare feministetan aritzeaz gain, azken urte hauetan bigarren mailako hezkuntzara, EHUko Esperientzietako geletara, Osakidetzara, Gipuzkoako Batzar Nagusietara edo Alderdi politikoetara hurbildu ditu bere formakuntzak.