Irakaslea

Josune Muñoz
Josune Muñoz San José

Bilbon, 1967 urtean jaioa, euskal filologoa eta Genero-ikasketan zein ikerketetan aditua da. 2004an SKOLASTIKA Literatur zerbitzuak sortu zuen Bilbon, emakumeen literaturan eta komikietan espezializaturiko kulturgunea, Bizkaiko Foru Aldundiko berdintasun arloan ematen den, 2022ko BERDINTASUNERAKO ZIRGARI SARIA jaso zuen, eta 2025ean Euskal komikigintzan eginiko lanagaitik 23. Getxoko Komiki azokako omenaldia jaso du

Mendebaldeko zein Afrika, Asia eta Ekialde Hurbileko emakumeen literaturak izan dira bere ikerlerro nagusiak. Emakumeen hitzen inguruan aritzeaz gain, emakumeen begiradak eta sortzen dituzten irudiak izan ditu ikergai. Eta ondorioz, emakumeen album ilustratuak, autobiografía grafikoak, komikiak eta erotikak landu ditut azken urteotan. SKOLASTIKAn emakumeen literaturak eta komikiak gordetzen dituen liburutegi eta komikteka daude.

Artikulu ugari idatzi ditu eta estatuko nahiz nazioarteko unibertsitateetan aurkezpenak egitera gonbidatu dute. 2022-23 ikasturtean zehar Batxillergoko euskal literatura esku-liburu berriak prestatu zituen.

SAREINAK taldeko kidea da; egitasmo horrek literatura, feminismoa eta euskara uztertzen ditu. Sare feministetan aritzeaz gain, azken urte hauetan bigarren mailako hezkuntzara, EHUko Esperientzietako geletara, Osakidetzara, Gipuzkoako Batzar Nagusietara edo Alderdi politikoetara hurbildu ditu bere formakuntzak.